Orain
dela bi hilabete Barriara joan ginen klasekoak. Barrian dagoen
barnetegi batean egon ginen. Hor lau irakasle ingelesak zeuden.
Gurekin egon ziren aste horretan.
Eguraldia
nahiko ona izan genuen, baina batzuetan euria egin zuen. Gure
ingelesa hobetzeko eta nola birziklatu behar den ikasteko joan ginen.
Hor izan genituen irakasleek asko lagundu ziguten. Haien izenak
Phoebe, Gavin, Jess eta Josh ziren.
Hor
gauza asko egin genitun. Adibidez: filme bat egin, argazki pila bat
atera zizkiguten. Beste egun batean letxuga bat landatu genuen. Neska
batek eman zigun hitzaldia nahiko aspergarria izan zen, baina
azkenean ez nintzen asko aspertu; neska oso jatorra zen eta.
Beste
egun batean mendira joan ginen, hor elurra zegoen. Mendiaren
tontorrera igo ginen. Korrika hasi ginen eta jaizterakoan, denak
lurrera joan ginen, horregatik, belaunean zauri bat egin nuen.
Bikain
pasa nuen. Autobusetik jaiztean Barriara bueltatzeko gogoak nituen.
Berriro errepikatzea espero dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario